LARDIZABALGO IKASLEAK UDALETXEAN IZAN GARA

Gaur goizean, Lardizabalgo ikasle ordezkariak herriko alkatearekin elkartu gara urtean zehar ingurumenaren inguruan egindakoa azaldu eta zenbait eskaera egiteko.

Hitzartuta genuen bezala, goizeko 9:15etan Eztitxu alkatearekin elkartu gara udaletxeko pleno aretoan. 

Ikasturte osoan zehar ingurumena eta natura zaintzen ibili gara eta aurten bereziki ENERGIAren inguruan egin dugu lanketa haundiena. 

Eskolan energia aurrezteko asmoz hartu ditugun konpromezuen berri eman diogu alkateari eta udaletxeari  ere gai honen inguruan hainbat eskari egin dizkiogu.  

Hemen hartu ditugun konpromezuak eta udaletxeari egindako eskaerak. 

Gogoratu ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA da. Erabili arduraz. 

GOIERRIKO HITZAKO ALBISTEA