Lardizabalgo ikasleak udaletxean

Gaur goizean, Lardizabalgo ikasle ordezkariak herriko alkatearekin elkartu gara urtean zehar ingurumenaren inguruan egindakoa azaldu eta zenbait eskaera egiteko.

Hitzartuta genuen bezala, goizeko 11etan Joxean eta Eztitxurekin elkartu gara eta ikasturte osoan ingurumena eta natura zaintzeko burutu ditugun ekintza guztien berri eman diegu: eskolako baratza, mugikortasun eguna, kontsumo tailerrak, Ibaialde, etab. Horrez gain, eskolan egin beharreko hobekuntz eta konponketez ere hitz egin dugu.

Gure eskola, herria eta ingurua zaintzen jarraituko dugulakoan, hurrengo ikasturte arte agurtzen zaituztegu!