Lardizabalen ere Korrika

Astelehenean, martxoaren 23an, Korrika Txikia ospatuko dugu Lardizabalgo ikasle eta irakasleok.

AEK-ak antolatutako 19. Korrika dugu aurtengoa. Aurrekoan gertatu ez bezala, oraingoan ibilbidea ez da herritik pasatzen eta inguruko herrietatik ere ordu txikitan egitea aurreikusten da. Hori dela eta, eskolan Korrika Txikia egitea erabaki dugu. Goizeko 11etan eskola sarreran elkartuko gara, petoak jantzita, eta egun hauetan osatzen joan garen pankartarekin argazkiak aterako ditugu. Ondoren, korrika egiteari ekingo diogu. Hau izango da gure ibilbidea:

  • Eskolatik zubi txikia gurutzatu eta Artxanberri kaletik gora egingo dugu Zubiondo parera iritsi arte.
  • Gero, Santa Fe kaletik Arrese Jatetxe arte jarraituko dugu,
  • Bukatzeko, zubia zeharkatu eta aparkaleku albotik eskolaraino botako dugu azken sprinta.

 

"Korrika Handian" bezala guk ere gure testigua daukagu, musikaz alaituko ditugu kaleak eta zuek ere, gurekin korrika egin eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

LARDIZABALEN ERE EUSKAHALDUN!!!