Lardizabal Herri Eskola Garraio eskubidearen alde!

Lardizabal Herri Eskolako lan talde osoak Ausa Gaztelu familia elkarteak eta DBHko gurasoek egindako planto deialdiarekin bat egin zuen.

Aurreko astelehenean, irailaren 14ean Lardizabal Herri Eskolako lan talde osoak Ausa Gaztelu familia elkarteak eta DBHko gurasoek egindako planto deialdiarekin bat egin zuen. Elkartasuna adierazteko irakasle talde osoa txalekoak jantzita eskola atarira atera zen garraio zerbitzua mantentzeko eskubidea aldarrikatuz. Nahiz eta oraindik Hezkuntza Sailak bere erabakiarekin aurrera jarraitu, eskola garraioa bai mugimenduak aurrera jarraituko du.