Lardizabal emakumeen indarkeriaren aurkako ekimenekin bat

Atzo, azaroak 25, Lardizabal Eskolako ikasle, irakasle eta familiek, Emakumeen Indarkeriaren aurkako egunarekin bat eginez, hainbat jarduera burutu genituen.

Indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko, ipuin bat landu genuen geletan eta horren inguruan egindako lanak ikusgai daude eskolako leiho eta pasabidetan. Gainera, egun berezi honen erakusgarri diren puntu moreak  goiko leihoetan ikusi daitezke.

Eguerdian eta arratsaldean, Guraso Elkarteak proposatuta, O Pello Pello abestu genuen, emakume askoren egoera latza salatzeko balio duen kanta da eta. Horrez gain, 6.mailako ikasleek ere egun hau ospatzeko bertso ederra asmatu zuten. Hemen duzue:

DOINUA: MAIXU RUANDA

EMAKUME GUZTIEI
NAHI DIE(G)U LA(G)UNDU

INDARKERIEN AURKA
BORROKAN GAUDE GU

GAI HAU EZ GENUKE NAHI
IZATEA TABU

GUK MIN EZ EMATEA
DUGU GUK  HELBURU

LAGUNAK IZATEA
BETIKO NAHI DUGU

Gerturatu zineten guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu eta bereziki Oneka eta Aloñari, eskainitako musika saio ederragatik.