Lan eskaintza, BIDELAGUNA proiektua

Ikasturte osorako lanpostu baterako pertsona bat kontratatuko da, Hezkuntza Sailaren bidez. BIDELAGUNA proiektuaren baitan kokatzen da egitasmo hau, non arratsaldeetan eskola laguntza eskaintzen zaien zenbait ikasleri.

Kontratuaren iraupena: urritik maiatzera

Asteko lanaldia: 5 ordu, 4 arreta zuzenean eta ordubete prestaketa edo koordinaziorako.

Ordutegia: arratsaldeetan (oraindik zehaztu gabe)

Izen emateko epea: urriak 13, osteguna

Edozein zalantza argitzeko eskolako emailera idatzi edo zuzendaritzan galdetu daiteke.