Kantujira koloretsua

Ostegunean kantujira koloretsua ospatu genuen.

Musikako saioetan herrialde desberdinetako musika landu eta ikasi ondoren kalera atera gara ikasitakoa guztiekin elkarbanatzera. Eguraldia ez genuen alde izan eta frontoian geratu behar izan ginen. Hala ere, giro bikaina sortu zen eta Marokoko, Errumaniako, Kubako, Italiako, Pakistango... musikaz gozatu genuen.