Kantu Jiraren lehen emanaldia

Eguraldi ona lagun, LH6 eta LH3ko ikasleek hasiera eman diote ikasturte honetako lehen kantu jirari. Emanaldia arrakastatsua izan da, eta LH1eko ikasleez gain hainbat herritar gerturatu dira gurekin abestera.

Gaurkoan Aitormena, Euskal Herrian euskaraz, Eperrak eta Txoriak Txori abestu ditugu. Hurrengo emanaldia abenduak 18, astelehena, 12:00etan izango da. Animatu!