KANTU JIRA-ren bosgarren saioa egin dugu gaur

LH3Ako eta Haur Hezkuntzako 4 urteko taldekok izan dira gaur kantuan. Beraiekin batera hainbat guraso, herritar eta beste ikasgeletako ikasleak ere aritu dira.

Euskal Herrian Euskaraz, Lau teilatu, Ikusi mendizaleak eta Txoriak txori kantatu dituzte.

Bukaeran , aurrez prestatu gabeko kalejira sortu da "Ostirala da"  abestiarekin. Ikasle eta guraso  askok parte hartu du azken kalejira hontan ere.