KANTU JIRA-ren 2. saioa egin dugu plazan

Ostiralean egin zen herriko plazan KANTU JIRA-ren saioa.

Lau abesti kantatu ziren, egun horretarako prestaturiko 3 kantu eta amaitzeko beti bukaeran kantatu ohi den TXORIAK TXORI abestia. Kantu saioan LH3Bko eta 5 urteko gelako ikasleek, eta zenbait irakasle, guraso, herritar eta BETIGAZTE kidek parte hartu zuten. 

Hurrengo KANTU JIRA saioa urtarrilaren 20ean izango da, Lehen Hezkuntzako 4 mailako eta 3 urteko gelako ikasleekin.