Kantu jira bihar eguardiko 12:00etan

Bihar eguardiko 12:00etan hurrengo kantujira saioa egingo dugu Zaldibiako plazan

Azken asteetan entseguetan burubelarri aritu ondoren, bihar plazara eramango ditugu gelan entseatutako hainbat abesti. Hauen artean, guk euskaraz, izarren hautsa, loretxoa eta txoria txori. Bertan gutxienez 5.mailako ikasleak izango dira eta eguraldia lagun izanez gero ahal bezainbeste egingo dugu 3 urteko ikasleak ere bertan izateko. Hala ere, herritar guztiei deia luzatu nahi dizuegu gurekin batera abestera etortzeko. Eguraldi ona izanez gero plazan egingo da eta txarra izanez gero udaletxe azpiko aterpean. Animatu zaitezte eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta guztiok batera une eder bat igarotzera. Bihar arte!!!