Kanpaingo ERROTA ikusten izan gara

Erroten eguna Zaldibian

Maiatzaren 10ean, ostiralean, Kanpaingo errota ikusteko ate irekiak izan ziren, udalak antolatuta. Arratsaldeko 14:30ean Lardizabal eskolako ikasleentzat eta 17:00etatik 18:00etara herritar guztientzat.

MIKEL COBOS, Aramako IBARES errotakoa, aritu zen ikasle nahiz herritareri errota erakutsi eta funtzionamenduari buruzko azalpenak ematen.

Gipuzkoako erroten egunaren bueltan kokatzen da bisita hau.

Kanpaingo Errota  Udalaren eta jabeen arteko hitzarmenari eta auzolanari esker martxan jarri zen 2022an, HEMEN albistea.