Kalabazak ereiten ibili gara!!!

Astelehenean HH4ko Kairen ama (Maite) gure gelara etorri zaigu kalabaza batekin proposamen polit bat egiteko.

Lehenik, kalabazako haziak hustu ditugu eta ondoren, haziak garbitu eta lehortzen utzi ditugu. Gero kotoietan bildu eta jogurt potoetan lurra bota eta erein egin ditugu. Zoragarri aritu gara lanean. Hurrengo egunean LH1ko lagunak etorri dira gure gelara. Bertan kalabazarekin egindako lana azaldu diegu. Beraiek baratzean  landatzeko proposamena egin eta elkarlanean jarri gara. LHkoen laguntzarekin baratzera joan eta kalabaza landarea erein dugu. Lanketa biribila izan da; familia zein adin ezberdinetako lagunekin elkarlanean aritu baikara.
Mila esker guztiori!