"JOLASEN ELKAR ONARTZEN DUGU" tailerra Lehen Hezkuntzan

2023-01-25
16:30
Zaldibiako LARDIZABAL eskolan

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak  “Jolasean elkar onartzen dugu” programan parte hartzen ari dira. Nekane Jacinto hezitzailearekin egunero ordubeteko saio bat egiten du talde bakoitzak. Talde kohesioa eta taldeko kideen arteko harremanak lantzen dira, jolas eta dinamika ezberdinen bidez. 

Eskolan urtero errepikatzen den ekimena da, modu horretan ikastalde bakoitzak 2 urte jarraian jasotzen du tailer hau. 

Ondorengo egunetan, tailerra aurrera eraman duen hezitzailea taldeko irakasleekin biltzen da astean zehar landu eta ikusi duena azaltzeko.

Datorren asteetan berriz,  Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen gurasoentzako saio bana ( BI HITZALDI)  emango du NEKANE JACINTO berak, ikasleekin aste osoan egon den hezitzaileak. Beraz Lehen Hezkuntzako 3 mailako  eta 4. mailako  gurasooi dei egiten dizuegu  hitzaldi/ saio horretara etor zaitezten:

HITZALDIA  Nekane Jacintorekin

NORENTZAT:  LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO IKASLEEN GURASOENTZAT

EGUNA: urtarrilak 25, asteazkena

ORDUA: 16:30etan

GAIA: ikasleen arteko harremanak eta talde kohesioa

 

HITZALDIA Nekane Jacintorekin

NORENTZAT:  LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEEN GURASOENTZAT

EGUNA: otsailak 1,  asteazkena

ORDUA: 16:30etan

GAIA: ikasleen arteko harremanak eta talde kohesioa


Hitzaldian parte hartzera animatzen zaituztegu guztiok.

Aldibereko itzulpena egingo da gaztelerara  eta ZAINTZA zerbitzua ere izango da.