ITZIAR ipuin kontalariarekin egon ziren LH2koak

Ipuin kontalari izateko kontutan zer izan behar den azaldu zigun ITZIARREK. Izan ere LH2koak txikiei ipuina kontatzera joan behar dute, eta hori prestatzen ari dira.

Itziarrek berari gustatzen zaizkion zenbait ipuin ekarri zizkigun KUTXA polit batean. Ipuina kontatzeko modu ezberdinak, "trukoak", gomendioak ... eman zizkigun. 

Bukatzeko SAGU ANDEREA ipuina kontatu zigun kantu bidez eta denok dantzatuz bukatu genuen (hemen behean duzue ipuina, entzuteko)

MILA ESKER ITZI! Kontatuko dizugu ea nola irteten diren gure ipuin kontaketak. Zurekin ikasitakoa praktikan jarriko dugu.