Irteera sorpresa izan dugu lehen hezkuntzako 1 eta 2.mailako ikasleak

Tolosan eta Araman izan gara lehen hezkuntzako lehen zikloko ikasleak. Bi urrezko txartelekin sarituak izan gara Willy Wonkaren liburua irakurri ostean eta Rafa Gorrotxategiren museoa bisitatzeko abagunea izan dugu.

Emozioz beteriko irteera izan da Tolosara eta ondoren Aramara egin duguna. Lehenik, Rafa Gorrotxategiren museoa eta fabrika bisitatzeko aukera izan dugu. Mundiala izan da!

Eguraldi bikaina izan dugunez, gero Aramara joan gara autobusean eta bertan bazkaldu dugu. Gero, jolasean ibili gara. Bikain ibili gara!