IRTEERA ABALTZISKETA-LARRAITZ LH1 ETA LH2

KAIXO LAGUN!!

2. ebaluaketari amaiera emateko, irteera egin genuen pasa den asteartean LH1 ETA LH2koek.
Oso egun polita pasa genuen.

 

Autobusa hartu eta Abaltzisketara joan ginen. Bertan parkean eta frontoian jolasean ibili eta hamaiketakoa egin genuen.

Goizean giroa freskoa zen baina eguzkia kukuka hastearekin batera motxilak hartu eta Larraitzeko bidea egin genuen bidegorrian barrena.

Biderako lantxo bat izan genuen eta gure bikotearekin batera, bidean ikusten genituen informazioak, animalitxoen irudiak... apuntatzen aritu ginen gure kuadernotxoetan. 

Gosetutak iritsi ginen Larraitzera eta bertan etxeko bazkari goxoa jan  genuen.

Ondoren  berriro ere jolasera. Oraingoan Larraitzeko parke eta zelaietan.

Hementxe gure argazkiak!!