Iortza baserrira bisitan

LH5eko ikasleak, Iortza baserrian izan gara.

Iazko ekainaren 13an izandako ekaitzak eragindako kalteak ezagutzeko asmoz, Iortza baserrira gerturatu gara. Bertan, Irastorza-Trapero familiari elkarrizketa egiteko aukera izan dugu, gau hartan bizitakoa lehen eskutik ezagutzeko.

Familiak ekaitzak sortutako kalteak azaldu dizkigu, eta baserrian utzitako arrastoak bertatik bertara ikusteko eta ulertzeko aukera eman digu. Gainera, bisita goxatzeko, hamaiketakorako sagar zukua ere prestatu digute.

Esker beroenak Irastorza-Trapero familiari, gurekin hain atsegin eta eskuzabal aritzeagatik.