Inkubadora LH2 gelan

Eneko Aristi, Amets ikaslearen aitak, inkubadora gelara ekarri eta txitak jaio arteko prozesua esplikatu du LH2-ko gelan. Ondorenean, arrautzak inkubadoran jarri eta arrautza horien zaintza egiten ari dira ikasleak.

Baso Eskola genuen astelehen goizean eta eguraldi ona lagun, naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ikasten joan ginen bidean. Arreko basoan, eguneko errutinak, arauak, basoari baimena eskatu eta hamaiketakoa egin ondoren, naturak eskaintzen dizkigun aukerak ikusi eta ikasten hasi ginen. Bapatean, ikasle batek zozo arrautza bat atera zuen enbor artetik. Denok jarri ginen hegazti txiki honek habia non eta nola jartzen duen ikertzen. 

Arratsaldean, ikasleen behar eta nahietatik abiatuz, arrautzaren prozesua eta txitoen jaiotza zer izan zitekeen hausnartzen hasi ginen. Ideia horretatik abiatuz, inkubadora gelara ekartzea otu zitzaigun eta Amets ikaslearen aita, Eneko, prest agertu zitzaigun inkubadora gelara ekarri, arrautzak inkubadoran jarri eta prozesu guztia esplikatzeko. Orain egunero behatu, zaindu eta txitoen jaiotza data apuntatua dugunez, egun horren zai gaude esperoan. Ea naturak opari hori gurekin konpartitzen duen eta txitoen jaiotza ospatzerik dugun!!