IÑIGO IBARRONDOREN BISITA

Maiatzak 27an Iñigo Ibarrondo musikako saiora etorri zitzaigun bisitan. Ikaskide dugun Unaxen aita izateaz gain, gitarra ederki jotzen duela erakutsi zigun.

Gitarra jotzen bere kabuz ikasi zuela kontatu zigun eta ondo jotzen ikasteko sekretua zein den ere esan zigun: entsaiatu, entsaitu eta entsaiatu; ordu asko sartu behar dira musika tresna bat ondo jo ahal izateko! Gitarra akustikaren eta elektrikoaren arteko desberdintasunak erakutsi zizkigun eta bataren zein bestearen laguntzaz kantuan aritu ginen gustura asko.

Oso ondo pasa genuen. Nahi duzunean berriro ere ongi etorria izango zara, eskerrik asko Iñigo!