Inauterietako desfilea ostiralean!

2022-02-25
14:45
Zaldibiako Plaza

Ostiral honetan, otsailak 25, iñauteri festa ospatuko dugu.  

Desfilea  14:45ean abiatuko da eskolatik  plazara eta bertan egingo da ekitaldia.

Talde guztien dantzen  ostean, azken Kalejira bat izango da, nahi duen guztiaren parte-hartzearekin

Kalejiraren ondoren Guraso Elkartearen eskutik txokolate beroa eta bizkotxoak banatuko dira.

Haurrak  16:00tan plazan jasoko dira.

Guraso, familiak eta herritarrak mozorrotu eta festan parte hartzera animatzen zaituztegu.