Ikuspegi ekosoziala lantzeko saioa

Asteburuan formakuntza saio bat izan da gure eskolan, “Ikuspegi ekosozialetik programatzen” izenekoa. Gure egunoroko jardunetan ikuspegi hori txertatzeko gakoak eta baliabideak landu dira bertan.

Saioan parte hartu dute Alkiza, Aizarnazabal, Oianguren eta Zaldibiako Lardizabal eskolako irakasleek, EHUko irakasleek  eta Jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzako koordinatzaileak.

Carlos Gomez Chuliak eman zuen saioa (@carlos.gomez.chulia), Fuhem fundazoiko irakasleak.

 AIRE ZABALEKO HEZKUNTZA TRANTSIZIO SOZIO-EKOLOGIKORAKO HEZKUNTZA AGENDAN Ikerketa proiektuaren eskutik izan da saio honetan parte hartzeko aukera. Ikerketa proiektu hau EHUko zenbait ikerlarik abiatu dute, horien artean Larraitz Altuna Gabilondo eta Ion Diaz Egurbide. Gipuzkoako 3 eskola izan dira hautatuak ikerketa proiekturako, BASO ESKOLA proiektuan eta aire zabaleko jarduerak sustatzen gabiltzaentako batzuk.