Ikasturteko azken Talde elkarreragiletako saioa

Aurreko ostegunean 2025-2026 ikasturteko azken Talde elkarreragiletako saioa egin zen Haur Hezkuntzan.

Arte ekosisteman mural bat osatu zuten ikasturtean zehar ateratako argazkiekin. Musika gelan, instrumentu ezberdinak ezagutu eta ukitzeko aukera izan zuten. 

Zientzia ekosisteman bingoan jolastu ziren eta liburutegian ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izan zuten.

Mila esker ikasturte honetan gurekin arratsalde ederraz gozatzera gerturatu zareten guzti-guztiei. Datorren ikasturtean ere zuen zain izango gaituzue!