Ikasturte honetako lehen BATZORDE MISTOEN saioa egin dugu!

Partaide asko bildu ginen bileretan, 50 pertsona inguru ikasle, irakasle, guraso, udal ordezkari eta herritarren artean. Hasiera bikaina!

Lehen unean bi talde handitan aritu arren, bakoitza bere Batzordean bildu ginen. Ikasturte honetarako asmoei buruz hitz egin eta jada lanei hasiera eman zitzaien, argazkietan ikusten den moduan. Gogotsu zeuden ikasleak, ideia nahiz proposamen askorekin eta lanerako prest.

Hurrengo saioa urtarrilaren 10ean izango da.