IKASTURTE BERRI ON!

Eskola komunitatea osatzen dugun, irakasleak, udal langileak, jangelakoak, udal ordezkariak eta guraso elkartekoak ikasturte hasierako klaustroa egin dugu.

Gaur irailak 8 asteartea, eskola komunitatea osatzen dugun, irakasleak, udal langileak, jangelakoak, udal ordezkariak eta guraso elkartekoak ikasturte hasierako klaustroa egin dugu. 

Bertan, zuzendaritza proiektu berriaren aurkezpenarekin batera, eskola komunitatea osatzen dugun eragile guztion garrantzia azpimarratu nahi izan dugu. Guztiok osatzen dugu eskola, beraz, ikasturtero bezala, elkarlanean eta lankidetzan ekingo diogu aurtengo ikasturte berriari. 

Bihar, irailak 9, goizeko 9:00etan irekiko ditugu eskolako ateak.

Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera!