Ikasle ordezkarien ikasturteko lehen bilera

Goizeko 10:00etan bildu ginen, 12 ikasle eta 2 irakaslez osatutako taldea

Honako gai haeuk landu genituen:

- Ikasle ordezkarien bilerak zertarako diren hitz egiten aritu ginen

- Elkar ezagutzeko jolasa egin genuen

- AGENDA 2030eko arduraduna den EDURNE irakasleak aurtengo gaia zein den azaldu digu: URA

- Uraren gaiari lotuta mahai jolas erraldoian jolasean ibili ginen. Jolas hau talde guztiek erabili ahal izango dute talde elkarreragileetan.

- Ikasleek egiten duten eskaera, irakasle taldean aztertuko dena: Lehen hezkuntzan ere SALTO GELA erabiltzea, noizean behin bada ere.

Hilero egingo ditugu bilerak, eta pixkanaka sortzen diren gaiak landuko dira.