Ikasle ordezkarien batzarra

Geletako ikasle ordezkariak gaur bildu dira berriz ere

Oraingoan BAT taldea (Bizikidetzaren Aldeko Taldea) eskolako komunitateari aurkezteko irratsaioa prestatzen aritu da talde erdia. BAT taldeko kide bat elkarrizketatuko dute eskolako irratian datorren astean eta gaur elkarrizketarako gidoia idatzi dute. 

Gainerako taldekideak eskolako pasabideetan jartzeko kartelak egiten aritu da.

Hiruhileko bakoitzean gelako ikasle ordezkariak aldatzea erabaki zen ikasturte hasieran. Beraz, gaurkoa ikasle hauen azken eguna izan da. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik!