Ikasle ordezkarien batzarra

Ikasle ordezkarien bigarren batzarra burutu zen asteartean.

Lehen hezkuntzako ikasle ordezkariak bildu ziren astearte goizean. Eskolako pasiloetan jende asko pilatzen da eta zenbaitetan zarata gehiegi egoteaz gain eskaileretan gora eta behera ibiltzeko arazoak sortzen dira. Elkarbizitza hobetze aldera zenbait erabaki hartu zituzten. Urtarrilean pasabideetan jartzeko kartelak egingo dituzte eta gela guztietatik pasako dira informatzera.