Ikasle ordezkariak ORTZADAR txokoan

Aste honetan Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko ikasle ordezkariak bildu dira. Besteak beste geletako tenperaturaren neurketei buruz aritu dira eta jasotako datuak eskola sarrerako ORTZADAR txokoan jarri dituzte.

Beraien gelakideekin adostutako zenbait eskaera ere ekarri dituzte ikasleek, horietako zenbait udal ordezkariekin hitz egitekoak.

Horrez gain, liburuen altxorrari buruz hitz egin da eta gela bakoitzak altxorreko liburuetatik gehien gustatu zaizkion bi eskatu ahal izango ditu, eskolarako erosteko.