IKASLE ORDEZKARIAK

Astelehenean 9:15etan bildu ziren lehenengoz, ikasle ordezkariak.

Ikasturte honetako ikasle ordezkarien lehen bilera burutu zen astelehenean. Bertan Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko 2 ordezkari eta irakasle arduraduna bildu ziren.

Arkatz kooperatiboarekin "bilera" hitza idatziz hasi zen bilera. Ondoren, ikasle ordezkariaren egin beharrak zein diren azaldu ziren.Saioari amaiera emateko, ikasleen eskaerak jaso ziren.

Hilabetean behin bilduko dira ikasle ordezkariak. Hiruhileko bakoitzean aldatuko dira taldeak, ikasle gehiagok izan dezaten parte hartzeko aukera.