Ihauteriak datoz!

Ostiral honetan, otsailak 13an, Zaldibiako eskolako ikasle eta irakasleak mozorrotu eta herriko kaleak zeharkatuko ditugu Ihauterietako giro alaia gurekin batera zabalduz.

Ostiralean, arratsaldeko 14:15etan eskolan elkartuko gara eta argazki saioari hasiera emango diogu. Argazkiak geletan aterako ditugu eta gurasoek web orrialde honetan bertan izango dituzue eskuragai. Ondoren, 14:45 aldera eskolatik abiatu eta herriko kaleak musikaz eta dantzaz beteko ditugu, geldiune nagusiak Arrese jatetxean, Plazan eta Zubiondo alboan egingo ditugularik. Eguraldi txarra eginez gero, jai guztia frontoiean ospatuko da.

Eta bukatzeko, ez ahaztu txokolatada goxoa izango dugula parte hartzaile guztientzako guraso elkartearen eskutik.

Ikasleak gogor lanean dabiltz egun hauetan kantak eta dantzak ikasiz eta entsaiatuz. Horregatik, gurekin batera mozorrotzera eta festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu herritar guztiok.

Ostiral arte!