Igerilekura goaz!

 

Bai al dakizue goizero nora joaten garen LH1koak? Majoriko igerilekura!

Goizeko 10.30etarako plazan autobusa hartu, aldageletan bixi-bixi aldatu eta igerilekuko txanoak ahal den bezala jantzi eta uretara sartzen gara. Bertan, ariketa eta jolas ezberdinak egiten ditugu eta oso oso ondo pasatzen dugu bertako begiraleekin. 

Ondoren, dutxa azkar bat hartu, arropaz aldatu eta Zaldibira itzultzen gara bazkaltzeko irrikitan.

Laister Olaldeko urmaelean dauden zapaburuek baino hobeto egingo dugu igeri! 

LH1ko ikasleak