Hondakinak eta Kitto!

Sasietako Mankomunitatearen eskutik, LH5eko ikasleek Hondakinak eta Kitto! kanpainean parte hartzeko aukera izan dute.

Gaur goizean, Sasietako Mankomunitatekoen eskutik, LH5eko ikasleek hondakinak ondo kudeatzen ikasteko jarduera desberdinak egin dituzte.

Izaki bakoitzak sortzen duen zabor kopuru handiaz jabetzeko, aurkezpen txiki bat egin digute eta ondoren, zabor kopurua txikitzeko hiru gako nagusi azaldu dizkigute: MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU.