Hondakinak eta kitto!

Azaroaren 22an, Hondakinen inguruko tailerrak izan genituen eskolan.

Hondakinak gutxitzeak eta sortzen ditugun horiek birziklatzeak duen garrantzia ikusita, aurten ere, 3.ziklokoek hondakinen inguruko tailer batean parte hartzeko aukera izan dute, Sasietaren eskutik.

Goiza bi zatitan banatu genuen: lehenengo, teoria errepasatu genuen; ahaztuta genituen zenbait gauza gogoratuz eta zalantzak ebatziz. Gero, frontoian elkartu ginen eta taldeka, mahai jolas erraldoi batean parte hartu genuen.