Hizkuntza biografia eta autobiografien erakusketa

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek "Zer gara gu? Nor gara gu?" ikasegoeran landutakoaren erakusketa egin dute gaur.

Ikasleek norberaren hizkuntza autobiografia eta beraien gertuko norbaitena idatzi dituzte, eta denen artean liburu bat osatu da.

Gaurko erakusketan lan guzti hoiek egon dira ikusgai gelako horma eta mahaietan. Familia bakoitzak liburuaren ala bana eraman du etxera, eta bisita liburuan oharrak idatzi dituzte. Beste ale bat eskolako liburutegian geratuko da. 

Mila esker erakusketara etorri zareten guztioi.