HITZALDIA: Software librea eskolan?

2023-06-13
13:15
Eskolan

Zer da software librea? Axola al digu pribatutasunak? Eta euskarak?Axola al digu hezkuntzan enpresa erraldoiak sartzeak? Ba al da beste aukerarik?

Gai honen inguruko saio bat izango da eskolan. TALAIOS kooperatibako kideak etorriko dira azalpenak ematera.

EGUNA: ekainak 13, asteartea

ORDUA: 13:15-14:45

Bertan izango da eskolako irakasle taldea. Eskola komunitateko edo interesa duen edonor saiora etortzera gonbidatuta dago.

Bada urtebete eskolan Batzorde txiki bat sortu zela gai honen inguruan hausnartzeko, zenbait irakasle, guraso eta udal ordezkariz osatua.  Hortik eratorri da saio hau.

Izen emateko:

HEMEN euskarazko galdetegia

- HEMEN galdetegi elebiduna