HITZALDIA: Nola landu heriotza haurrekin?

2022-07-05
17:00
Zaldibiako Udaletxean

Nola hitz egin haurrekin heriotzaz? Nola jokatu gertuko norbait hiltzen denean?

Haurreskolak, Lardizabal Eskolak, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak eta haurreskolako guraso elkarteak antolatutako hitzaldia da hau. Zaila den gaia, baina egunerokotasunean sarritan gertatzen den egoera da heriotza. Hitzaldian haurrekin heriotza lantzeko zenbait ideia edo jarraibideren berri izango dugu.