HITZALDIA, LH4 mailako gurasoentzat.

2023-02-01
16:30

AUTOESTIMA eta TALDEKO HARREMANAK landuko da hitzaldian

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak “Jolasean elkar onartzen dugu” programan parte hartu dute. Nekane Jacinto hezitzailearekin egunero ordubeteko saio bat egiten du talde bakoitzak. Talde kohesioa eta taldeko kideen arteko harremanak lantzen dira, jolas eta dinamika ezberdinen bidez.

Eskolan urtero errepikatzen den ekimena da, modu horretan ikastalde bakoitzak 2 urte jarraian jasotzen du tailer hau. 

Ondorengo egunetan, tailerra aurrera eraman duen hezitzailea taldeko irakasleekin biltzen da astean zehar landu eta ikusi duena azaltzeko.

HITZALDIA Nekane Jacintorekin
NORENTZAT:  LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEEN GURASOENTZAT
EGUNA: otsailak 1,  asteazkena
ORDUA: 16:30etan
GAIA: Autoestima indartu, lagunartean hobeto egoteko. ikasleen arteko harremanak eta talde kohesioa

Hitzaldian parte hartzera animatzen zaituztegu guztiok.

Aldibereko ITZULPENA egongo da GAZTELERAra.

ZAINTZA zerbitzua ere egongo da.