Hirugarren ziklokoak Ordiziko Suhiltzaile parkean

Goizean Suhiltzaile parkea bisitatu ondotik, Oiangu parkean bazkaldu dugu, eta oinez itzuli gara Zaldibira.

Bigarren hiruhilekoko irteeraren barruan hirugarren zikloko ikasleok Ordiziko Suhiltzaile parkea bisitatu dugu. Mikelen eskutik, bertako suhiltzailea eta gure eskolako gurasoa, beraien egunerokotasuna ezagutu dugu, baita beraiek erabiltzen dituzten ibilgailu, jantzi eta tresneria ere. Bisitaren ondotik Oiangu parkera igo gara bazkaldu eta jolastera. Bukatzeko, oinez itzuli gara Zaldibira, paseoan. Egun ederra izan da!