Hirugarren kantujira

Hirugarren kantujira izan genuen astelehenean

Ikasturte honetako hirugarren kantujira izan genuen astelehenean, bertan, 4 urteko ikasleak eta 2.mailakoak izanik abestera irten zirenak. Horretaz gain, 3 urteko ikasleak eta hainbat herritar hurbildu ziren plazara hainbat abesti abesteko gogoz. Eguraldia lagun, oso saio polita izan zen eta oso goxo eta guztiok batera abesteko une polit bat izan zen. Abesti gose geratu ziren horientzat, otsailaren 27an izango da hurrengo aukera, beraz, animatu. Mila esker gerturatutakoei eta hurrengora arte.