HIKHASIren ahokularitzarekin egingo den ibilbidea hasi du irakasle taldeak

Hainbat saiotan Talde Eragilearekin diagnostikoa egin eta HOBEKUNTZA plana diseinatu ondoren aste honetan lehen saioa egin zen LHko irakasleekin. Berrikuntza eta hobekuntza pedagogikoan egiten ari garen bidean beste pausu bat da hau.

HIKHASI elkarteak eskaintzen duen zerbitzu berri bat da ahokularitza. Zerbitzu berri honekin eraldaketa pedagogikoan bidelaguntza eskaintzen du Hik Hasik hezkuntzagintzan eta horixe da ikasturte honetan gure ikastetxean egingo dena HIKHASIkoeikin LHn. Jada abiatuta dagoen eraldaketa-berrikuntza finkatu nahi da, ekosistemen antolaketa sendotu, familien partehartzea sustatu eta ezarri berri den CURRICULUM berrira egokituz.

Eragile ezberdinez osatutako Talde Eragile batek gidatu eta gainbegiratuko du prozesu guztia eta Foru Aldundiaren laguntza jaso du proiektuak.

Aldi berean  gure eskolan Haur Hezkuntzako etapak Mugimendu Autonomoko formazioan sakontzen jarraitzen du Berritzegune Nagusiko ahokulariekin. Ikasturte honetan ikastetxean bertan hainbat saio eta formazio ari gara egitean ahokulari hauekin.