HHn bisita berezia izan dugu.

Gaur goizean bisita berezia izan dugu haur hezkuntzan. Vladen ama, Ionela, etorri da, etxean maitasun handiz zaintzen duten dordokarekin.

Dordokaren izena Tessa da eta gelan aurkeztu digute. Tessa hiru urte dituen dordoka da. Uretako dordoka da eta letxuga, ogia eta dordokentzako jana jaten duela adierazi digute. Tarteka etxean solte uzten dute libre, paseatzen ibiltzeko eta askotan zirrikitu batean ezkutatuta topatzen dutela kontatu digute. Gainera, Vladen ahotsa ezagutzen duela esan digute. Vladek " Tessa!!!" esatean, burua altsatzen omen du.

Mila esker Ionela eta Vlad. Tessa ezagutzea asko gustatu zaigu.