HHkoak Arama eta Itsasondora irteera

Giro ederrarekin egin genuen atzo HH osoak Arama eta Itsasondora irteera.

Autobusez Aramara joan ginen eta bertan parkean jolasean ibili ondoren, hamaiketakoarekin indarrak hartu eta oinez Itsasondora iritsi ginen.

Ibilaldi luzearen ondoren,  frontoian bazkaldu genuen. Berriro ere prest jolaserako!! Bainujantziak gainean, parkera joan ginen hondarrarekin eta urarekin jolastera. A ze gozamena!!

Prestatu eta autobusera!! Nekatuta baino pozik itzuli ginen!!