HHko bigarren hiruhileko talde elkar eragileak martxan dira!

HHkoek aurreko ostegunean gozatu zuten hiruhileko honetako lehen talde-elkarreragile saioaz. Beti bezala, ekosistema ezberdinetan,  guraso zein irakasleen laguntzaz ekintza ezberdinak egin genituen. Musika ekosisteman orkestrako instrumentu batzuk ezagutzeko ipuin musikatu bat landu zen (“Nire lagunen orkestra”), hauen soinu eta ezaugarriak ezagutzeko. Arte ekosisteman, asmakizun batetik abiatuta elur-panpin bat sortu zuten. Zientzia ekosisteman berriz, bikarbonatoarekin esperimentu bat egin zuten globoak puzteko. Azkenik, Liburutegian, “IzeiTxikia” ipuina kontatu zitzaien.

Oso atsalde polita izan zen eta ederki pasa genuen!

Mila esker guztioi parte hartzeagatik eta laster arte!