HH5ekoak ipuin kontalari

Hilabete batzuetan ipuin ezberdinak landu ondoren, aurreko astean HH5ekook ipuin kontalari lanetan aritu ginen; HH 2, 3 eta 4koei prestatutako ipuinak kontatuz. Benetan ekintza polita izan zen eta denok oso gustora egon ginen.

Horretaz gain, HH2koei zientzia ekosisteman eginiko botila sentsorialak oparitzeko aprobetxatu genuen eta beraiek ere bueltan opari ederra egin ziguten: "Beldar jatun txikia"ren ipuina kontatu ziguten itzalekin. Aho zabalik adi-adi egon ginen guztiok. Eskerrik asko.

Horrelako ekintza aberatsak egiten jarraituko dugu...