HH5ekoak basoan lanean

HH5eko lagunak ikerlari bihurtu eta basora joan gara lana egitera. Oraingoan putzuen inguruan ibili gara; Non sortzen dira putzuak?. Hori dela eta putzuak dauden inguruetako lurzoru laginak hartu ditugu, palen eta atxurren laguntzaz. Hartutako lurzoru laginekin, zentzumenak erabili ditugu lurzorua aztertzeko. Lurzoru ezberdinak ikusi, manipulatu eta usaindu ditugu.  Azkenik, hartutako lurzoru laginak, zientzia ekosistemara eraman ditugu bertan lehor daitezen. Hurrengo egunetan, mugimendu autonomoan ibiliko gara lurzoruko lanketa ezberdinak eginez.