HERRIKO HIRU EMAKUME LANGILERI ELKARRIZKETA

Atzo herriko beste hiru emakume langileri elkarrizketa egin genien.

Martxoak 8ko ekimenekin jarraituz, atzo martxoak 2an, herriko beste hiru emakume langile etorri zitzaizkigun eskolara.

LH3ra Jaione Izagirre AUTOBUS GIDARIA etorri zen, LH4ra Mariaje Jauregi ANDERE enpresako sortzaile eta langileetako bat eta LH5era Eztitxu Mugika HERRIKO LEHEN EMAKUME ALKATEA.

Hirurek  gure galderak eta jakinmina ederki asetu zituzten, beraien bizipenak kontatu zizkiguten eta lanpostu horretan emakume izanik izan zituzten edo dituzten oztopo eta abantailez hitz egin ziguten.

Bejondeizuela!

Eskerrik asko zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik.