Herri Kirolen astea dugu hau

Larunbatean Herri Kirolen topaketa izango dugu Ordizian eta bertarako prestaketan aritu gara egun hauetan.

Pasa den hastean, Herri Kirol Federazioko Gorka izan genuen Eskolan eta Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan Herri Kirolak landu zituzten berarekin. 

Aste honetan, berriz, Eskola Kiroleko saioetan jolas tradizionalak eta herri kirolak landu ditugu. Aulki jolasa, zapi-zapi, pote-pote, sokasaltoa, puxtarriak... betiko jolasak, baina beti gustagarri! Eta Herri Kiroletan ere primeran ibili gara, proba ezberdinetan trebatuz.

Larunbatean Ordiziara

Alebinak (5. eta 6. maila) 9:30ean abiatuko gara Zaldibiako plazatik eta Benjaminak (3. eta 4. maila) 11:00etan. Ordiziako Beti Alai Pilotalekuan elkartuko gara Urdaneta, Jakintza, Itsasondoko Urkipe eta Legorretako Ugaro ikastetxeetako ikasleekin. Koxkolak biltzen, zakua garraiatzen, giza-proban eta txingetan arituko gara, eta amaitzeko sokatira izango dugu. 

Mendi ibilaldia egin genuen

Pasa den larunbatean mendi-ibilaldia izan genuen familien partehartzearekin eta Ardiki Eguna eta Gau beltza gaitzat hartuta. Amaia Garmendia eta Joseba Insausti artzainak bisitatu eta baserrietan kalabaza eskean arituta, goiz ederra pasa genuen. Eskerrik asko denoi!