Haurren partehartzearen inguruko FORMAZIO SAIOA

2024-10-08
16:15
Lardizabal Eskola

Azkenaldian urtero antolatzen dugun saio arrakastatsu hau antolatu dugu, TXATXILIPURDIko lagunekinegingo dugu. Gonbidatuta zaude!

Norentzat:

 

-Batzorde Mistoetan parte hartzen duten guraso, udal ordezkari, herritar eta irakasleentzat

-Gaian interesa duen edononorentzat

 

Formatzaileak: TXATXILIPURDI ELKARTEA

 

Helburua: Eskolan ditugun Batzorde Mistoak ahalik eta eraginkorretan izatea, eta orohar haurren parte hartzea sustatzea

 

 

BATZORDE MISTOAK:

 

Eta bidea batez, Ikasturtean zehar Batzorde Mistoetan parte hartu nahiko bazenu, honako hauk dira ikasturte honetako bileren datak:
Azaroak 5
Azaroak 26
Urtarrilak 7
Otsailak 4
Martxoak 18
Apirilak 1
Maiatzak 6

 

Ordutegia: 16:10-17:00

 

GAIAK:

Honako Batzorde hauetako batean parte hartu dezakezu:

  • Kanpo Espazioaren Batzordea

  • Hezkidetza Batzordea

  • Jai Batzordea

  • Euskara Batzordea

  • Eskola Kirola Batzordea

  • Kulturartekotasun Batzordea