Haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna

Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten, egun hori aprobetxatuz, 6. mailako ikasleek proiektu bat aurkeztu eta eskola osoaren laguntzaz, parkarta batzuk egin eta eskola ingurua apaindu dute. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dute eta lankidetzan primeran aritu dira.